MENÚ PRINCIPAL DE NAVEGACIÓN:

ZER DA PRO- EMPLEO

ITC fundazioak abian jarri du gure lehia-sektoreetan (garraioa, logistika, merkataritza eta marketina) Enplegua Bilatzeko Aholkularitza eta Sustapen zerbitzu indibidualizatu bat.

JARDUERAK

Orientabidea, aholkularitza eta sustapena enplegua bilatzeko edo hobetzeko:
(aholkularitzako 3 ordu, aurrez aurreko 2 elkarrizketa eta urruneko tutoretzak eginez)

Aurrez aurreko elkarrizketa lan-merkatuaren eta enplegu-zerbitzuen diagnostikoa eta informazioa edukitzeko
  • Autoebaluazioko testa
  • Enplegua bilatzeko ITC gida.
  • Erabiltzailearen interes zehatzak antzematea
  • Elkarrizketa: norberaren egoeraren diagnostikoa, asmoak, mugak, garatzeko ahalak.
  • Enpleguari buruzko informazio-iturriak
  • Enpresa-informaziorako iturriak
  • Lan-elkarrizketa egiteko teknikak
  • CV, indarguneak eta hobetzeko aukerak (prestakuntza, lanbide-helburuak zehaztea, CV aurkeztea) aztertzea
  • Ekintza Plana definitzea hurrengo saiora arte:
    • Elkarrizketatzailearen konpromisoak
    • Erabiltzailearen konpromisoak
2. Urruneko tutoretzak, bilatze-prozesua jarraitzeko:
  • Zalantzak, galderak... erantzutea
  • Dokumentazioa bidaltzea,
  • Babesa eta aholkua, erabiltzailearen hautatze-prozesuetan edo lan-elkarrizketetan.
Prozesua eta emaitzak ebaluatzeko elkarrizketa pertsonalak
  • Balantzea: erabiltzaileak parte hartu duen hautatze-prozesuen azterketa eta balorazioa.
  • Prozesuaren ondorengo baliabide berriak edo informazioa eskura.
  • Aholkularitza-planaren itxiera.

ABANTAILA OSAGARRIAK

Iragarkiak argitaratzea, enplegua eskatzeko edo hobetzeko, ITC webean (Aukeran)

ITC fundazioak parte-hartzailearen enplegu-eskariaren 4 iragarki argitaratuko ditu urtean. Iragarki horiek 300na karakter izango dituzte gehienez, eta ITCren webeko enplegu-sailean argitaratuko dira (www.fundacionitc.org). Iragarki bakoitza 7 egun segidan ikusi ahal izango da.

Prestakuntza

ITCk 30 ikasturtetik gora antolatzen ditu urtean, garraioa, logistika, merkataritza eta marketina gaiei buruz. Honako abantaila hauek izango dituzte zerbitzuan parte hartzen dutenek:

  • %5eko beherapena, ikastaroen matrikularen kostuan.
  • Diruz lagundutako ikastaroetan parte hartzea, betiere sartzeko betekizunak betetzen badira.
Dokumentazioa

Doan sartzea ITCren formatu elektronikoko argitalpenetara (egindako azterlanak, txostenak...).
Hala eskatzen dutenek aukera izango dute ITCk egindako azterlanak, txostenak eta gainerako dokumentuak eskuratzeko. Formatu elektronikoan egingo da entrega (PDF dokumentua)

LEKUA

ITC-GARRAIO ETA MERKATARITZA INSTITUTUA
Euskadi plaza, 5 - 2. Zaisa Garraio Zentroa
20.305 Irun, (Gipuzkoa)

IZEN EMATEAK

Urte osoan, zure datuak kontsulta-formularioan bidaliz www.fundacionitc.org helbidetik.

PREZIOA

75,00 € + BEZ.

Prezio horren barnean daude zerbitzuaren kuota eta CVak zabaltzeko abantaila osagarriak jasotzeko eskubidea, prestakuntzako beherapenak eta dokumentazioa eskuratzea 2014ko abenduaren 30era arte.

Ordaintzeko modua: Banku-transferentzia eginez ITC fundazioaren kontura, ordainketa bakar batean, lehenengo elkarrizketa hasi aurretik.

 

 

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo Ayto. Irun

Logotipo Rhenus Logistics
Logotipo SPAIN-TIR
Logotipo Crestschmar Cargo

Logotipo Spanset
Logotipo BCN
Logotipo Gexa

Logotipo Trans Natur
AGILITY
Logotipo ECUTRANS
Logotipo Moldtrans

Logotipo Argitrans
Logotipo Bascobret
Logotipo Tecnisoa
Logotipo kuehne nagel

Logotipo Rail Sider
Logotipo Alditrans
Logotipo San José & Lopez
Logotipo Glas
Logotipo DSV
Logotipo DECOEXSA

Logotipo JPIsla
Adinter Logistik
Logotipo Geodis
Logotipo Vicuña
Logotipo Apolo Logistica
Logotipo Segitrans

Logotipo Carrefour
Logotipo Alcampo
Logotipo Arin express

twitter facebook linkedin

ITC - Garraio eta Merkataritza Institutua
Plaza Euskadi, 5 - ZAISA Garraio Gunea. - 20305 IRUN - Gipuzkoa
Tel.: 943 610420 • itc@fundacionitc.org