Enpresa laguntzailea izan nahi duzu?

Hona hemen abantailak eta laguntza motak


MENÚ PRINCIPAL DE NAVEGACIÓN:

Pribatutasun politika

IZAERA PERTSONALEKO DATUAK ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK ETA BABES POLITIKA

1. Nor garen

ITC FUNDAZIOA; sozietarearen helbidea: Euskadi plaza, 5 - ZAISA Garraio Gunea. - 20305 IRUN - Gipuzkoa (Espainia). Enpresarekin harremanetan jartzeko, website honekin zerikusia duen edozein gaitarako, 943 610420 telefonoan eta/edo Posta Elektronikoaren Postontzi honetan: itc@fundacionitc.org

 

2. Web site zer den

www.fundacionitc.org gunea, orain bertan zaude, ITC FUNDAZIOAk bere produktu eta zerbitzuei buruz informazio zabalagoa eskaintzeko sortutako gune interaktiboa da.

 

3.- Webaren jabetza eta erabilpen murrizketak

ITC FUNDAZIOA da Web horien jabea. Domeinu-izen guztiak, eta jabari intelektualaren gainerako eskubideak ITC FUNDAZIOARENAK dira. Eta horrenbestez, bertako inolako edukirik ezin izango da inolaz ere utzi, kopiatu, erreproduzitu, argitaratu, kargatu, bidali, transmititu, banatu edo ustiatu. Salbuespena da Weba eta bertako edukiak haren xedearen arabera erabiltzea; orduan, behera kargatze eta kopia erabat pribatuak egin ahal izango dira, baina ezin izango da erabili baldintza hauetan ezarritako erabileratik apartekoetarako. Aurrekoa hausteak ITC FUNDAZIOAREN egile-eskubideak eta gainerako jabetza-eskubideak urratzea dakar. Edukiak hemen onartutako helburuetarako ez bestetarako aldatzea eta erabiltzea ITC FUNDAZIOAREN egile-eskubideak eta gainerako jabetza-eskubideak urratzea da. Erabiltzeko baldintza hauen ondorioetarako, debekatu egiten da hemen aipatutako edukiak beste edozein Webetan edo informatika-saretan erabiltzea.

 

4. Iraunaldia

Erabiltzeko baldintza hauek indarrean izango dira, websiten aldatzen ez diren bitartean, eta ITC FUNDAZIOAK eskubidea izango du edozein unetan haiek aldatzeko edo kentzeko, eta Web orrian bertan azaldu beharko dira aldaketa horiek.

 

5. Datuak babesteko politika

www.fundacionitc.org web orriaren xede nagusia da enpresaren zerbitzuez eta jarduerez informazioa ematea, eta enpresak bere gain hartzen ditu izaera pertsonaleko datuak babesteko gaian dauden legezko betebeharrak, bereziki honako hauek:

ITC FUNDAZIOAk bere gain hartzen ditu izaera pertsonaleko datuak babesteko gaian dauden legezko betebeharrak, bereziki honako hauek:

  • a) Izaera pertsonaleko datuen fitxategia edo tratamendua izatea.
  • b) Datuak biltzeko helburua.
  • c) Informazioaren hartzaileak.
  • d) Egiten ditugun galderen izaera aukerakoa edo nahitaezkoa.
  • e) Datuak lortzearen edo haiek ematea ukatzearen ondorioak.
  • f) Haietara sartzeko, haiek zuzentzeko, deuseztatzeko eta haien aurka egiteko eskubideak gauzatzeko aukera.
  • g) Tratamenduaren arduradunaren edo, hala dagokionean, haren ordezkariaren identitatea eta helbidea.

ITC FUNDAZIOAREN nahia da erabiltzaileak informazio egokia edukitzea, espresuki, libre eta bere borondatez erabaki dezan ea datuak eskatzen den bezala eman nahi dituen. Alde horretatik, erabiltzaileari jakinarazten zaio bere datuak fitxategi automatizatu batean sartuko direla eta fitxategi horren titularra eta arduraduna ITC FUNDAZIOA dela –helbidea: Euskadi plaza, 5 - ZAISA Garraio Gunea. - 20305 IRUN - Gipuzkoa (Espainia)– eta datuei tratamendu automatizatua ematen zaiela honako hauek helburutzat hartuta:

  • a) Erabiltzaileen parte-hartzea jakitea estatistika-ondorioetarako.
  • b) Erabiltzaileari jakinaraztea ITC FUNDAZIOAREN eta/edo hirugarreneko enpresa laguntzaileen produktuak eta zerbitzuak daudela.

Kasu bakoitzean bestelakorik adierazten ez bada, formularioetan jasotzen diren datuak beharrezkoak eta nahitaezkoak dira, websiteko zerbitzuetara edo erantzuten dion web atalera sartzeko. ITC FUNDAZIOAK ezin izango ditu erregistratu nahitaezko izaerako datuak ematen ez dituztenak.

Formularioak egiazko datu zehatz eta osatuez bete behar ditu erabiltzaileak; eta erantzule izango da datu faltsuak, okerrak, osatugabeak edo eguneratu gabeak emanez oker betetzeagatik sor litezkeen kalte-galeren aurrean.

ITC FUNDAZIOAK konpromisoa dauka datu pertsonalak babesteko indarrean dagoen legerian eskatzen diren segurtasun-neurriak hartzeko. Horretarako, behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzakoak jarriko ditu, baimenik gabe sartzea, galtzea, gaizki erabiltzea, aldatzea eta gainerako balizko arriskuak saihesteko. Era berean, jakinarazten da segurtasunerako mekanismoen barruan pasahitzaren formula erabiltzen dela. Erabiltzaileak eta ITC FUNDAZIOAK bakarrik jakiten dute pasahitza zein den.

Halaber, ITC FUNDAZIOA behartuta dago fitxategi automatizatuan jasotako datuekiko indarrean dagoen legerian ezarritako sekretu-obligazioa betetzera.

Erabiltzaileak edo bera ordezkatzen duenak, eta baita gurasoek edo tutoreek ere, edozein unetan gauzatu ahal izango dute hartan sartzeko, datuak zuzentzeko, deusezteko eta, hala dagokionean, haien aurka egiteko eskubidea, Datuak Babesteko Lege Organikoan eta horretarako aplikagarri diren gainerako araudietan ezarritakoaren arabera. Horretarako, idatziz jakinarazi beharko diote ITC FUNDAZIOARI, lehen adierazitako helbideetara bidalita eta erabiltzailearen nortasuna egiaztatuz, website bidez, itc@fundacionitc.org postontziaren helbidera komunikatuz.

ITC FUNDAZIOAK jakinarazten du fitxategiaren arduraduna eta titularra dela, haien tratamendua hirugarren bati enkargatzeko aukeraren kalterik gabe; horri oniritzi espresua eman behar diote erabiltzaileek.

Cookie-ak erabiltzeari dagokionez, ITC FUNDAZIOAK erabiltzaileari jakinarazten dio web gune honetako pantaila eta orrietan barrena nabigatzen denean cookieak erabiltzen direla. Horien xedea da erregistratu diren erabiltzaileak ezagutzea eta zerbitzu pertsonalizatu bat eskaintzea, eta horretaz gainera, informazioa ematea bisitaren egunaz eta orduaz, trafiko-parametro batzuk neurtzea web gunean bertan eta izandako bisita-kopurua kalkulatzea. Horrela, ITC FUNDAZIOARI aukera ematen zaio eskaintzen dituen zerbitzuei buruz eraginkortasun handiagoz informatzeko, bideratzeko eta birdoitzeko. Erabilitako cookieak erabiltzailearen disko gogorrean biltzen dira, baina ez dute uzten bertako datuak eta beste hornitzaile batzuek sortutako cookie artxiboak irakurtzen. Erabilitako cookieak ez dira ez inbasiboak ez kaltegarriak, eta nabigatzailean agertzen den horretarako aukeraren bidez desaktibatu ahal dira.

Erabiltzailea identifikatzen duten datu pertsonalak biltzeko segurtasuna da gure kezka nagusia. Kontu handia izaten dugu datuak erabiltzailearen ordenagailutik gure zerbitzarietara helarazterakoan.

Beren lana egiteko erabiltzaileen datuetara sartu beharra daukaten langileek bakarrik daukate haietara sartzeko aukera. Datuak babesteko eta/edo segurtasunerako gure politikak urratzen dituen edozein langileri diziplina-ekintzak ezarriko zaizkio. Kaleratua izan daiteke, eta ekintza zibilak eta/edo penalak ere jarri dakizkioke.

© ITC FUNDAZIOA Eskubide guztiak erreserbatuta.

 
 

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo Ayto. Irun

Logotipo Rhenus Logistics
Logotipo SPAIN-TIR
Logotipo Crestschmar Cargo

Logotipo Spanset
Logotipo BCN
Logotipo Gexa

Logotipo Trans Natur
AGILITY
Logotipo ECUTRANS
Logotipo Moldtrans

Logotipo Argitrans
Logotipo Bascobret
Logotipo Tecnisoa
Logotipo kuehne nagel

Logotipo Rail Sider
Logotipo Alditrans
Logotipo San José & Lopez
Logotipo Glas
Logotipo DSV
Logotipo DECOEXSA

Logotipo JPIsla
Adinter Logistik
Logotipo Geodis
Logotipo Vicuña
Logotipo Apolo Logistica
Logotipo Segitrans

Logotipo Carrefour
Logotipo Alcampo
Logotipo Arin express

twitter facebook linkedin

ITC - Garraio, Logistika eta Merkataritza Institutua
Plaza Euskadi, 5 - ZAISA Garraio Gunea. - 20305 IRUN - Gipuzkoa
Tel.: 943 610420 • itc@fundacionitc.org