Enpresa laguntzailea izan nahi duzu?

Hona hemen abantailak eta laguntza motak


MENÚ PRINCIPAL DE NAVEGACIÓN:

Legezko abisua

1. Web gune honen titularraren nortasuna

Informazioko Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren bidezko Zerbitzuak arautzen dituen Uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakin ezazu honako hau dela www.fundacionitc.org web gunearen titularra:

Elkartearen izena:
FUNDACIÓN INSTITUTO DE TRANSPORTE COMERCIO Y MARKETING
I.F.K.:
G20643581
Helbidea:
Plaza Euskadi, 5, 20305 Irun, Gipuzkoa
Telefonoa:
943 610 420
Faxa:
943 614 036
Posta elektronikoa:
itc@fundacionitc.org
Datos registrales:
Fundación privada sin ánimo de lucro inscrita en el Registro de Fundaciones con el nº F-71, Sección 1ª.

2. Web gunea erabiltzeko baldintza orokorrak

Web gune honetara sartzen den edonor “erabiltzailea” izango da eta web gunera sartzeak berarekin dakar www.fundacionitc.org orrian argitaratutako baldintza orokorrak onartzea. Horregatik, erabiltzaileak web gune hau erabiltzeko baldintza hauek irakurri beharko ditu. Gainera, web gune honetara sartu edo web bidez ematen diren zerbitzuak erabiltzen dituen aldiro irakurri beharko ditu baldintza hauek, alda daitezke eta.

Hori horrela, “erabiltzailetzat” hartuko da www.fundacionitc.org web gunean sartu edo ibiltzen dena edo web guneko doako nahiz kostu handiko jarduera eta zerbitzuak erabili edo horietan parte hartzen duena.

2.1. Helburua eta aplikazio-eremua

Web gunea erabiltzeko baldintza hauek www.fundacionitc.org web gunearen sarbidea, nabigazioa eta erabilera ez ezik, web gune honetako edukiak erabiltzearen ondorio izan daitezkeen erantzukizunak arautzen dituzte, besteak beste, testuak, grafikoak, marrazkiak, diseinua, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak, informazioa edo lege nazionalek eta jabetza intelektualeko eta industrialeko nazioarteko hitzarmenek babestutako beste edozein sortze-lan.

ITC Fundazioak baldintza zehatzak jar ditzake berariazko zerbitzuak kontratatu edo/eta erabiltzeko eta horretarako ere baldintza orokor horiek ezarriko dira.

2.2. Web guneko zerbitzuetara sartu eta erabiltzeko baldintzak

  1. 1.www.fundacionitc.org orrirako sarbidea doakoa eta librea izango da. Ordea, zerbitzu eta eduki batzuk zerbitzu edo produktua kontratatu aurrekoari lotuta egon daitezke eta kasu horietan, ITC Fundazioak horretarako baldintza zehatzak jarri eta kontratazio aurretik zure eskura jarriko ditu.
  2. Web gune honetako zerbitzu edo edukiak erabili nahi dituzten adingabeek euren guraso edo ordezkari legalen aurretiko baimena beharko dute eta guraso edo ordezkariak izango dira euren kargu dauden adingabe horiek egiten dutenaren arduradun bakarrak.
  3. Erabiltzaileak web gune hau behar bezala eta legearen arabera erabili beharko du uneoro honako hauek betez: baldintza orokorrak, indarrean dagoen legedia, morala, ordena publikoa eta Interneten onartu ohi diren praktikak.
  4. Erabiltzaileak ziurtatzen du web gune honetako formulario bidezko harpidetzetan emandako informazioa legezkoa, benetakoa, zehatza eta eguneratua dela. Emandako informazioan edozein aldaketa badago, erabiltzailearen ardura eta ez beste inorena izango da ITC Fundazioari jakinaraztea.
  5. Erabiltzaileak web gunean ez du honelakorik egingo: birusak, programak, makroak edo karaktere-sekuentziak sartu web gune honetako sistema informatikoak aldatu edo hondatzeko; baliabideak masiboki kontsumitu beste erabiltzaileen sarbidea oztopatzeko; web gune honetako datuak publizitatea egiteko hartu; web gunea kopiatu, banatu, itxuraldatu edo web guneko edukia hirugarren baten eskura jarri; web gune honetako zerbitzuen bidez ekintza kaltegarriak edo mingarriak egin: jabetza intelektualari, sekretu industrialei, kontratuzko konpromisoei, ohorerako eskubideei, irudiari eta hirugarren pertsonen intimitatea kaltetu dezaketenei; bidegabeko lehia eta legez kontrako publizitatea egin.
  6. Erabiltzaileak www.fundacionitc.org web guneko zerbitzu bat erabili edo kontratatzeko erregistratu egin behar badu, bere ardura izango da egiazko eta legezko informazioa ematea. Erregistratu ondoren erabiltzaileari pasahitz bat ematen bazaio, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du pasahitza arduratsuki erabiltzeko eta web gune honetako zerbitzuetara sartzeko pasahitza isilpean gordetzeko. Ondorioz, erabiltzaileek arduratu behar dute eurei ematen zaizkien identifikadore edo/eta pasahitzak egoki zaintzeaz eta konfidentzialtasunaz eta konpromisoa hartzen dute pasahitzak hirugarren batzuei ez uzteko eta beste inori sarbidea ez baimentzeko. Pasahitza arduratsuki ez erabili edo galtzen badu, eta legezkoa ez den hirugarren batek zerbitzuak legez kontra erabiltzen baditu, erabiltzailearen ardura izango da. Pasahitzak lapurtu, galdu edo beste norbaitek erabiltzailearen baimenik gabe erabiltzen baditu, erabiltzailearen ardura izango da pasahitza baliogabetzeko ahalik eta azkarren ITC Fundazioari jakinaraztea. Aipaturiko jakinarazpena egin arte ITC Fundazioak ez du baimendu gabeko hirugarrenek egin ditzaketen ekintzen ardurarik izango.

3. Jabetza intelektual eta industrialen eskubideak

TC Fundazioa da www.fundacionitc.org web gunearen titularra eta web gune honetako izenaren eta edukien jabetza intelektualeko eskubideen jabea, baita marka, izen komertzial edo ezaugarri bereizlearena ere. Gainera, web guneko honetako elementu hauek guztiak egile-eskubideek babesten dituzte: diseinu grafikoa, iturburu-kodea, logoak, testuak, grafikoak, ilustrazioak, argazkiak, soinuak eta bestelakoak.

ITC Fundazioak www.fundacionitc.org web gunerako sarbidea emateak edo nabigatzen uzteak ez du esan nahi ITC Fundazioak uko egiten dionik jabetza intelektual eta industrialari erabiltzailearen mesedetan.

Horregatik, web gunearen titularrak beretzat hartzen ditu honako eskubideak: kopiatzekoa, zabaltzekoa, komerzializatzekoa, eraldatzekoa, berrerabiltzekoa, publikoki komunikatzekoa eta, oro har, beste zerbaitetarako erabiltzekoa. Galarazita dago eduki horiek titularraren baimenik gabe eskuratzea eta erabiltzea eta jabetza intelektual eta industrialaren arau-haustea ekarriko luke.

Internet bidez www.fundacionitc.org web gunean nahita emandako datuak (edozein ohar, iradokizun, ideia, grafiko, etab. barne) ITC Fundazioaren esku geratuko dira. Halaber, ITC Fundazioak datu horiek mugarik gabe erabiltzeko eskubidea izango du eta ordainetan ez da konpentsaziorik egongo.

4. Erantzukizun eta Berme Erregimena

  1. ITC Fundazioak ez du bermatzen www.fundacionitc.org web guneko informazio edo zerbitzuen zilegitasuna, fidagarritasuna, baliagarritasuna, egiazkotasuna edo zehaztasuna. Hori dela eta, ITC Fundazioa ez da erantzule egiten bere web gunean kokatutako besteren edukiez, ezta erabiltzaileek jabetza intelektualeko legediak babesturiko elementuekin egin ditzaketen okerreko erabilpenez edo arau-hausteez.
  2. ITC Fundazioak aitortzen du teknologiaren egoera eta enpresak dituen aukeren araberako neurri tekniko eta organizatiboak hartu dituela web guneak ondo funtziona dezan eta birus eta osagai kaltegarriak izan ez ditzan. Ordea, ITC Fundazioak ez du honako egoera hauen aurrean bere burua erantzuletzat hartuko: a) www.fundacionitc.org web gunean jasoriko eduki eta zerbitzuen iraunkortasuna eta eskuragarritasuna; b) eduki horretan izan litezkeen okerrak eta gerta litekeen edozein akatsen zuzenketa; c) www.fundacionitc.org gerta daitezkeen birusak eta/edo beste zeinahi osagai kaltegarri; d) bideraturiko segurtasun-neurrien menderatu izana; e) edozein pertsonak www.fundacionitc.org web gunearen segurtasun-sistemak hautsirik eragin litzakeen kalteak eta galerak.
  3. Hirugarrenen aurrean, erabiltzailea izango da arduradun bakarra zuzenean nahiz bere izenean www.fundacionitc.org web gunera bidalitako edozein komunikaziorena eta web guneko eduki eta zerbitzuen legez kontrako erabilerarena.
  4. ITC Fundazioak eskubidea du aldi baterako eta aldez aurretik jakinarazi gabe www.fundacionitc.org web gunerako sarbidea eteteko, batez ere, mantentze-lanak, konponketak, eguneratzeak edo hobekuntzak egiteko. Ahal denean, aldez aurretik, ITC Fundazioak bere web gunen ohar bat argitaratuko du zerbitzuak zein egunetan etetea aurreikusten den jakinarazteko.
  5. www.fundacionitc.org web gunean beste web gune batzuetarako loturak egon daitezke eta ITC Fundazioak ez du izango lotura horien erantzukizunik. Izan ere, ITC Fundazioak ez du lotura horien kontrolik eta lotura horien helburua erabiltzaileari beste informazio-iturri batzuen berri ematea da. Horregatik, erabiltzailearen ardura eta ez beste inorena izango da web gune horietako edukia bertan zehazten diren baldintzen arabera erabiltzea.
  6. ITC Fundazioa ez da erantzule egingo erabiltzaileek web gunean dauden eduki eta zerbitzuei eman diezaioketen erabilerarena. Beraz, ITC Fundazioak ez du bermatzen erabiltzaileek eduki eta zerbitzu horiei eman diezaioketen erabilera hemen zehaztutako erabilerarako baldintza orokorren araberakoa izango denik, ezta legezkoa izango denik ere.

5. Iraupena eta aldaketa

  1. ITC Fundazioak eskubidea du web gunean sartzeko baldintza orokor batzuk edo guztiak aldatzeko eta aldaketak www.fundacionitc.org web gunean argitaratuko ditu. Halaber, aldez aurretik jakinarazi gabe, ITC Fundazioak egoki ikusten dituen aldaketak egin ditzake web gunean, edukiak eta eskaintzen dituen zerbitzuen eta horien kokaleku edo itxura aldatu, kendu edo gehitu. Hortaz, erabiltzailea www.fundacionitc.org web gunera sartzean argitaratuta dauden baldintzak izango dira indarrean daudenak, eta hori dela eta, erabiltzaileak web gunean sartu edo zerbitzuak erabiltzen dituen aldiro irakurri beharko ditu baldintza horiek.
  2. Baldintza zehatzetan ezartzen dena kontuan hartu gabe, ITC Fundazioak eskubidea du aldez aurretik jakinarazi gabe www.fundacionitc.org web gunerako sarbidea eteteko, kentzeko edo bukatutzat emateko eta erabiltzaileak ez du kalte-ordaina eskatzeko eskubiderik izango.

6. Aplikatu beharreko legeria eta jurisdikzio-eskuduntza

ITC Fundazioa eta erabiltzailearen arteko harremana ezar daitekeen legeria eta jurisdikzio-eskumenarekin zerikusia duen eta indarrean dagoen araudiaren araberakoa izango da. Hala ere, araudiak aurreikusten duenean fororen batera jo dezakete ITC Fundazioak eta Erabiltzaileak, eta legokiekeen beste edozein forori berariaz uko egiten badiete, Donostiako Epaitegi eta Auzitegietara jo dezakete.

 

 
 

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Diputación Foral de Gipuzkoa
Logotipo Ayto. Irun

Logotipo Rhenus Logistics
Logotipo SPAIN-TIR
Logotipo Crestschmar Cargo

Logotipo Spanset
Logotipo BCN
Logotipo Gexa

Logotipo Trans Natur
AGILITY
Logotipo ECUTRANS
Logotipo Moldtrans

Logotipo Argitrans
Logotipo Bascobret
Logotipo Tecnisoa
Logotipo kuehne nagel

Logotipo Rail Sider
Logotipo Alditrans
Logotipo San José & Lopez
Logotipo Glas
Logotipo DSV
Logotipo DECOEXSA

Logotipo JPIsla
Adinter Logistik
Logotipo Geodis
Logotipo Vicuña
Logotipo Apolo Logistica
Logotipo Segitrans

Logotipo Carrefour
Logotipo Alcampo
Logotipo Arin express

twitter facebook linkedin

ITC - Garraio, Logistika eta Merkataritza Institutua
Plaza Euskadi, 5 - ZAISA Garraio Gunea. - 20305 IRUN - Gipuzkoa
Tel.: 943 610420 • itc@fundacionitc.org